Alderantziz hasita baina aldrebeskeria gutxirekin

Anboto 2008ko abe. 2a, 08:55

Aldrebeskeria agian ez baina eromena franko izan genuen Danbaka Maketa Lehiaketako laugarren kontzertu sortan Normanekoekin batez ere. Foxy Boxxikoak berehala arduratu ziren euren gaztetasuna ahaztarazteaz, rocka aldarrikatuz. Bakarlariak, bakarrik irtetearekin konforme ez eta, ia orkestra igo zuen agertokira.Polemika txikia piztu ohi da beti bakarlariaren kontura. Bakarlari batzuk ditugu, xumetasun eta ausardia guztiarekin, gitarra batekin besterik igotzen ez direnak. Horren beste muturrean leudeke oholtzara ahalik eta musikari gehien igotzen saiatzen diren bakarlariak. Sarri hauek gainontzeko taldeek baino kide gehiago izaten dituzte agertokian. Luxua da talde osoarekin jotzea baina luxu garestia. Orain arte taldearekin igotako bakarlariak garesti ordaindu dute hori, taldeak irentsi egin dituelako. Hurrengo saioetan ikusi behar.

Gaua alderantziz hasi zen joan zen ostiraleko kontzertuan. Bakarlariak ekin beharrean taldeak ekin zion eta ostean bakarlaria igo zen, baina gutxi falta izan zitzaion Big Band bat agertokira eramateko. Hasi baina, gaztetxoenak hasi ziren eurak jaio baino hamarkadatxo batzuk lehenagoko musika eginez gainera. Denboraz tarte handia egonda ere, frogatu zuten funk ukituko 70eko rocka ez zaiela batere arrotz. Foxy Boxxikoak rock-and-rollaren bandera harro haizatzeko gogo sendoarekin irten ziren eta, euren kasuan, adina txikikeria huts moduan utzi zuten. Esan moduan, gaua alderantziz hasi zen ostiralean, baina aldrebestu barik. Bakarlariarekin – zelanbait deitzearren – herriko jaietako banda heldu zen. Jendea animatu, gerria mugitzen hasi... Elgetara igotako aretxabaletar tropak giro ederra ipini zuen eta Igor San Juan bere saltsan gustura. Taldearekin, abestiei galazko itxura eman ahal izan zien eta tarte instrumental oparoak egin zituzten, okasioa aprobetxatuta. Agian larregi, bakarlaria ahazteraino.

Popetik, etiketak haustera
Aretxabaletarraren pop baikor eta konplexu gutxikoaz berehala ahaztarazteaz Norman taldekoak arduratu ziren muturreko proposamen batekin. Abeslariak eromena ekarri zuen, bat-bateko erritmo aldaketek sorgortu gintuzten eta gitarra eroek sena galarazi. Basatasun nahikoa eta gailentzeko aukera asko dauzkate. Etiketekin hesitzeko estilo zaila daukate eta oraingo Danbakan hori ezinbesteko baldintza bihurtzen dabilela ematen du, teknikoki aitzakia gutxiko taldeak entzuten gabiltza-eta. Gauak Normanekoekin goia jo zuela zirudien eta hein handi batean hala izan zen ze azkeneko taldeak nabarmentzeko bikain jo beharra du ikusleen nekeari aurre egiteko. Hilbeteanekoek ez zuten guztiz txarto egin baina azken taldeari gutxiago barkatu ohi zaizkio akatsak. Eragozpenak eragozpen, euren musikaren defentsa sendoa egin zuten saio  guztiari tinko eutsiz. Ezin uka gogoz jardun zutenik eta abesti on sorta ere badaukatenik. Horiek izan dira indarguneak eta zentzu horretan huts gutxi.

Bakarrik ala bakarka?
Polemika txikia piztu ohi da beti bakarlariaren kontura. Bakarlari batzuk ditugu, xumetasun eta
ausardia guztiarekin, gitarra batekin besterik igotzen ez direnak. Horren beste muturrean leudeke oholtzara ahalik eta musikari gehien igotzen saiatzen diren bakarlariak. Sarri hauek
gainontzeko taldeek baino kide gehiago izaten dituzte agertokian. Luxua da talde osoarekin jotzea baina luxu garestia. Orain arte taldearekin igotako bakarlariak garesti ordaindu dute hori, taldeak irentsi egin dituelako. Hurrengo saioetan ikusi behar.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!