Garbiker saritu dute hondakinak kudeatuz egiten duen lanagatik

Anboto 2008ko aza. 24a, 14:36

Hondakinen kudeaketan “munduko erreferente” delako saria jaso du Garbiker enpresak ‘Reccon 08’ International Conference on Plastics Recycling-en. Bizkaiko hondakin gehienak kudeatzeaz arduratzen den foru enpresak “material plastikoak birziklatzen erakutsitako konpromisoagatik” jaso du saria.

Hondakinen kudeaketan “munduko erreferente” delako saria jaso du Garbiker enpresak ‘Reccon 08’ International Conference on Plastics Recycling-en. Bizkaiko hondakin gehienak kudeatzeaz arduratzen den foru enpresak “material plastikoak birziklatzen erakutsitako konpromisoagatik” jaso du saria.

Plastikoa batuz, banatuz eta sailkatuz egiten du birziklatzea Garbikerrek, eta egiten duen hondakinon kudeaketa  “erreferente” ei da munduko beste herrialde askotan. Aurten 7,6 milioi kilo hondakin jaso ei dira.

Garbikerrek 2007ko abenduaren 31n 3.500 eta 3.000 litroko 3.266 edukiontzi hori zituen, 113 udalerri, garbiguneen erabiltzaile eta hainbat merkataritza-zentrori emanez zerbitzua. Durangon garbigune bat dauka.

Egunero jasotzen ei dituzte edukiontzietako ontziak (metala, plastikoa eta tetrabrika), horretarako garabia eta goitik kargatzeko kutxa trinkotzailea dituzten 11 ibilgailu erabiliz; edukiontziak garbitzeko ibilgailua ere badauka Aldundiak. Bildutako ontziak, ontzi-hondakinak bereizi eta sailkatzeko Zornotzan dagoen Bizkaiko Zabor Birziklategira eroaten dituzte.

Bai Garbikerrek bai Bizkaiko Foru Aldundiak Europako ingurumen-politiken “aitzindari” izaten jarraitzeko eta “hondakinen etorkizuneko kudeaketa lortzeko” lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute onarpen hau jasota: “Etorkizunean Bizkaiko herritarrei kalitatezko zerbitzua eskaintzea da helburua, kostu ahalik eta homogeneo egokienarekin eta ingurumenaren babes-mailarik altuenarekin”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!