Hiri-hondakinen tratamendurako ituna ez sinatzea eskatu Aralarrek

Anboto 2008ko aza. 27a, 14:36

Datozen 15 urteetan hiri-hondakinen tratamendurako Bizkaiko Foru Aldundiarekin proposatutako lankidetza-hitzarmena kritikatu du Aralarrek, Durangaldeko Mankomunitateko azken batzarrean hartutako erabakiaren ondotik.

Datozen 15 urteetan hiri-hondakinen tratamendurako Bizkaiko Foru Aldundiarekin proposatutako lankidetza-hitzarmena kritikatu du Aralarrek, Durangaldeko Mankomunitateko azken batzarrean hartutako erabakiaren ondotik.

EAJren aldeko botoekin onartu zen lankidetza-hitzarmen hori. Aralarrek, baina, hori salatu ez eze, bertan behera geratu dadila eskatu du, ohar baten bitartez.

Errausketaren alde

Argitu dutenez, hondakinak ezabatzeko orduan errausketaren alde egin dute hitzarmenean: “Hori da Aldundiaren aukera, Zabalgarbiko errausketa-plantaren bitartez, eta errausketak dakarten ingurugiro eta osasun publikorako kalteekin”. Horren ildotik, Aralarrek uste du une egokia izan daitekeela hondakinen kudeaketari buruz eskualde mailako eztabaida sortzeko: “Une aproposa izan daiteke hiri-hondakinen materia organikoa berreskuratzeko konpostagintza lako aukera batzuk aurreikusteko”. Hori ingurugiroarekiko “askoz onuragarriagoa” dela deritzo.

Horrezaz gainera, nabarmendu duet lankidetza-hitzarmen horrek jasotakoa betez gero, Durangaldeko hainbat herritako Tokiko Agenda 21eko hainbat forotan egindako apustua “baliogabetuko” dela. Salatu dutenez, “foro horiek konpostatzearen alde egin duten hautua ezerezean geratuko da”. EAJri hartutako erabakia berriro aztertzeko eskatu dio Aralarrek, eta Durangalde mailan eta gainerako alderdiekin batera hiri-hondakin solidoen tratamenduari buruz “hausnarketa sakona” zabaltzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!