Korrika16-k apirilaren 4an zeharkatuko du Durangaldea

Anboto 2008ko aza. 20a, 14:26

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira! lelopean abiatuko da Korrika16 datorren martxoaren 26an. Tuteran hasi eta Gasteizen amaituko den euskararen aldeko 16. Korrikak 2.000 kilometrotik gora egingo ditu, Durangaldetik ere igaroz.

Apirilaren 4an sartuko da Durangaldean Korrika16, Zornotzatik. Durango, Abadiño, Atxondo, Elorrio, Berriz, Zaldibar eta Mallabia igaroko ditu egun horretan bertan, eta gero Ermutik Gipuzkoarako bidea hartuko du. Biharamunean egingo ditu azkene kilometroak Gasteizen. Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) antolatutako Korrikak euskarara hurbildu gura dutenei ongietorria eman gura die aurten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!