Indarkeria matxista salatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte

Anboto 2008ko aza. 25a, 12:09

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte eskualdean. Genero biolentzia salatu guran, Plataforma feministak deituta manifestazioa abiatuko da 20:00etan Durangoko Andra Maritik. Abadiñon, adierazpen instituzionala irakurriko dute Errotan. Berrizen, Iurretan eta Elorrion elkarretaratzeak deitu dituzte.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte eskualdean. Genero biolentzia salatu guran, Plataforma feministak deituta manifestazioa abiatuko da 20:00etan Durangoko Andra Maritik. Abadiñon, adierazpen instituzionala irakurriko dute Errotan. Berrizen, Iurretan eta Elorrion elkarretaratzeak deitu dituzte.

Oro har, Durangaldeko udalek ere Eudeleko Berdinsareatik abiatutako kanpainarekin egin dute bat. Gizonezkoei zuzendutakoa da oraingoan: Nik emakumeenganako indarkeriari ez, eta zuk?

Hainbat udaletan onartu dabe udalbatzarrean adierazpen instituzionala. Durangon gogoratu dute 2008ko lehenengo sei hilabeteetan,  ustez tratu txarrak  jasan dituzten 52 emakumek Durangaldean; Durangon, 32 emakumek.

Gizonezkoen “inplikazioa” lortu gura dute, eta ildo horretan ekitaldi sorta zabala osotu dute herriko emakume elkarteekin batera.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratze isilak izango dira nagusi; Durangon, manifestazioa ere deitu du, iluntzerako, Plataforma Feministak. Abadiñon, gizonezko kirolari eta musikari ezagunek parte hartuko dute deitutako agerraldi publikoan; indarkeria mota horren kontra dauden gizonak talde-argazkia egitera deitu dituzte.



Tratu txarrengatiko salaketak 2008ko lehenengo sei hileetan


*Durangaldean osoan 52 dira ustez tratu txarrak jasan dituzten andrazkoak
*Durangon 32 emakumek jasan dituzte ustez tratu txarrak


EGITARAUAK


  • ABADIÑO
Adierazpen instituzionala, Ustaritz Aldekoa-otalora, Ander Iturraspe, Rober Uriarte, Ander Antxia, Mikel Zarrabeitia, Dabid Etxebarria, sokatira taldea, Aitor Martinez eta Edu Perezen parte-hartzearekin. Hilaren 25ean, 19:00etan, Errota kultur etxean.
Elkarretaratzea, Emakumeen aurkako indarkeriarik ez lelopean, 20:15ean, Errotaren aurrean.
Pilota partidu mistoak, Rober Uriartek eta Ander Antxiak eratuta, 29an, 11:00etan, frontoian. Gero, Abadiñoko sokatira taldea vs Gasteizko emakumeen sokatira taldea. Hemen Gauz neska taldeak eratuta abesti matxisten aurkako ekintza feminista, 12:00etan, eta 17:00etan, Afrikako dantza saioa (ile txirikordak gimnasioan).
‘Kalean uso, etxean otso’ ikusentzunezkoa, 29an, 19:30ean Errotan. Aurora Beltranen kantaldia, 30ean, 19:00etan
  • ATXONDO
Berbaldia: Plazan, informazioa banatuko dute, 25ean, 10:00etatik 13:00etara.
  • BERRIZ
Elkarretaratzea Berdintasunean, erasorik ez! lelopean, 25ean, 20:00etan, Urtiaga plazan.
  • DURANGO
Elkarretaratze isila, 25ean, 13:00etan, Udaletxeko arkupeetan. Andra Maritik manifestazioa, 20:00etan, Plataforma feministak deituta.
‘Azaroak 25’ lehiaketaren sari banaketa. Hilaren 28an, 18:30ean, Landako Elkartegian. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako kontaketa labur eta olerki lehiaketa. Berbaldia: Zer da Maskulinotasuna mugimendua? (ON:GIZ Berdintasunaren aldeko elkartea), 28an, 20:00etan.
  • ELORRIO
Elkarretaratze isila, 25ean, 19:00etan Udaletxeko atarian.
  • IURRETA
Elkarretaratze isila, 25ean, 18:15ean, Ibarretxe kultur etxearen aurrean; 19:30ean, bideoforuma: El domingo, si Dios quiere.
Berbaldia: Gizonak indarkeriaren aurrean (Ibon Arrizabalaga), abenduaren 3an, 19:00etan, Ibarretxen.
  • ZALDIBAR
Erakusketa, hilaren 25ean, Udal Liburutegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!