Itunpeko ikastetxeetan greba egin dute

Anboto 2008ko aza. 13a, 09:02

Itunpeko ikastetxeetako irakasleek greba egin eben atzo Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban. Durangaldean ere bazeuden grebara deituta langileok. Kristau eskoletan eragin txikiagoa izan arren, oro har, %80ko jarraipena izan du grebak, sindikatuen arabera: ELA, LAB eta STEE-EILASek deitu dute, sektorean %80tik gorako ordezkaritzarekin. Bilbon manifestazioa egin zuten.

Lan baldintzak homologatzea lortu arte protestan jarraituko dutela adierazi dute. Izan ere, sare publikoko langileekin parekatzea eta horretarako finantzaketa marko egokia eskatzen diete langileok Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Denera, 12.000 bat irakasle egon dira greba egitera deituta.

Jarraipen gorabeheratsua

Sindikatuek helarazi dutenez, Partaideren sareko ikastoletan %100ekoa izan da greba, eta gainerako ikastetxe pribatuetan gorabeheratsua: Bizkaia eta Gipuzkoan, %70era arteko jarraipena izan du; Araban, berriz, %50ekoa. Itunpeko eskolen %80 zegoen itxita eguaztenean, ELA, LAB eta STEE-EILASen arabera.

Ikastolen patronalak eta  Hezkuntza Sailak dioenez, baina, eskasagoa izan da jarraipena. Hezkuntza Sailaren arabera, itunpeko ikastetxeen %48k eta langileen %40k egin zuten greba. Gipuzkoan izan ei zuen jarraipenik handiena (%60); Bizkaian %45,5 egon ei zen itxita. Partaideren arabera, berriz, oro har, %90eko jarraipena izan du grebak ikastetxeotan: Bizkaikoen %85ek itxi zuen.

Kristau Eskolak dioenez ere apalagoa izan da jarraipena. Eskola horietako irakasleen %28k ez ei zuen lanik egin; Bizkaian %26k egin ei zuen greba.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!