Sarriopapelen itxiera salatu du LABek

Anboto 2008ko aza. 13a, 11:41

Torraspapel taldeak aurreikusi duen Zornotzako Sarriopapel filialaren itxiera salatu du LAB sindikatuak. Sektoreak azken urteetan izan duen beherakada arrazoituz, Zornotzan, 53 behargin kaleratzeko “inolako erreparorik” ez izatea egotzi diete, “taldeak irabaziak baino ez dituen arren”. Era berean, 70 langile kalean utziko dituen espedientea Madrilen tramitatu gura izatea ere salatu dute.

Lantokia Zornotzan egonda espediente hori Bizkaiko delegaritzan sartu beharrekoa dela dio LABek, “esparru naturala” Bizkaia delako, eta langileen gehiengoa bertakoa delako. Enpresak Madrilera deitu ditu, asteon, negoziatzeko.

Hala ere, espedientearen lekualdatzea aldarrikatuko dute. Sarriopapelek Zornotzan daukan plantarako espediente propioa egon dadin eskatuko dute, eta, espediente hori hemen tramitatu eta negoziatzea. Bestalde, Eusko Jaurlaritzari gai horren aurrean “jarrera aktiboa” izatea eskatzen diote: “Egin beharrekoa egitea, enpresarien aldeko lan gutxiago egin eta behingoz langileongan pentsatu dezatela; adibidez, espediente hori dagokion tokira ekarriz”.

LABen ustez, “espedientea onartzeko egon daitezkeen erraztasunak” eta “langileen indefentsioa” sortzeko aurkeztu du enpresak espedientea Madrilen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!