Lan bilatze aktiborako gakoak ezagutaraziz

Anboto 2008ko aza. 5a, 14:18

Enplegu tailerra antolatu du Durangaldeko Amankomunazgoa-Durangaldeko Behargintzak. Enplegu bilatze aktiborako gakoak landuko dira azaroaren 10ean hasiko den tailerrean.

Enplegu tailerra antolatu du Durangaldeko Amankomunazgoa-Durangaldeko Behargintzak. Enplegu bilatze aktiborako gakoak landuko dira azaroaren 10ean hasiko den tailerrean.

Lana bilatzea errazten duten abildadeak jorratuko dituzte enplegua aurkitzeko erremintak ez eze: ekimena, talde lana, denboraren kudeaketa…;  curriculum-vitae egokituak, pertsonalizatutako aurkezpen gutunak, dei telefonikoaren gestioa… Azkenik, hautaketa prozesuak ere landuko dituzte; lan elkarrizketak eta talde dinamikak, besteak beste.

Aldi berean, enpresak sortzeko ikastaroa ere eskainiko dute azaroaren 10ean hasita 21a bitartean, Eusko Jaurlaritzako Autoenplegu Laguntza eskatzeko balio duena.  Behargintzara deituta lortu daiteke informazio gehiago: 94 623 25 22.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!