Enpresak ere Bizigune egitasmoan

Anboto 2008ko aza. 5a, 14:06

Enpresek saltzen ez dituzten etxebizitza berriak alokairuan jartzea bultzatu gura du Eusko Jaurlaritzak, Bizigune egitasmoaren barruan.

Enpresek saltzen ez ditzuten etxebizitza berriak alokairuan jartzea bultzatu gura du Eusko Jaurlaritzak, Bizigune egitasmoaren barruan.

Horretarako etxe bakoitzeko gehienez 450 euro ordainduko ditu Jaurlaritzak, Jabier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak azaldu duenez. Urtarriletik aurrera jarri ahal izango dituzte etxebizitzok alokairuan.

Aitatu dezagun enpresak aukera izango duela aurretik eta osorik bost urtetako alokairuaren dirua jasotzeko; etxeko 27.000 euro, gehienez.

Bizigune egitasmoaren bitartez, Bizkaian, 2.467 etxebizitza jarri dira alokairu sozialean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak jakin eragin duenez.

Etxetresnak berriztatzeko

Etxetresnak berritzeko laguntzak emango ditu Jaurlaritzak. Dendei emango dizkie erosleei deskontuak egiteko. Energiaren kontsumoa txikitzea da helburua: etxetresnak aldatu eta energia gutxiago gastatzen dutenak erostea. Dendek 3,2 milioiko diru-laguntza jasoko dute, eta gero kontsumitzaileei deskontuak aplikatuko dizkiete. Plan horretan parte hartu gura dutenez azaroaren 10etik aurrera egin daiteke eskaera, martxoaren 31a arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!