Domu Santu egunez, ohi ez beste bisitari hilerrian

Anboto 2008ko aza. 3a, 11:29

Domu Santu egunez, hainbat lagun batu zituzten Durangaldean ere hilerriek. Hildakoak gogoan hartu eta loreak eroatera bisitari asko hurreratu zen eskualdeko kanposantuetara, ezohiko irudia erakutsiz. Jendearen joan-etorria izan zen nagusi, azaroaren 1ean, hilerrian.

domusantu2008_copia.jpgDomu Santu egunez, hainbat lagun batu zituzten Durangaldean ere hilerriek. Hildakoak gogoan hartu eta loreak eroatera bisitari asko hurreratu zen eskualdeko kanposantuetara, ezohiko irudia erakutsiz. Jendearen joan-etorria izan zen nagusi, azaroaren 1ean, hilerrian.

Norbere sinismenen eta ohituren arabera hurreratu ohi gara hilerrira Domu Santu egunez, jendetza gustuko ez dutenek urteko beste egunen bat aukeratu arren lurperatutako senide edo lagunak bisitatzeko; biharamuna, Arimen Eguna, esaterako. Hala ere, Domu Santu egunez oraindino ere jendez pilatzen dira kanposantuak, eta lora sortek emandako kolorez jantzi ohi dira urtero. Aitatzekoa da gorpua erraustea gurago dutenak geroago eta gehiago direla urteak aurrera joan ahala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!