Bakoitzaren sinismen eta gurarien arabera hartu ohi ditugu gogoan hildakoak. Hala ere, gorpua lurperatu baino errausketa gurago dutenek geroago eta gehiago diren arren, urtez urte mantendu den ohitura da Domu Santu egunez hilerrira joatea.
Urtean zehar izan ohi duten kolore gris eta iluna baztertuz, azaroaren lehenengoan kolore biziz hornituta hartzen dituzte bisitariak kanposantuek.
Durangaldean ere itxuraldaketa sakona izan ohi dute. Asko izango dira hildakoak gogoratuz inguruko hilerriak bisitatuko dituztenak, baden arren jendetzarekin bat egin gura ez eta hildakoak gogoratzeko Domu Santu aurreko egunak gurago dituenik.