Galdeketaren alde elkartzera deitu dute

Anboto 2008ko urr. 23a, 14:48
Hitza hitz leloa hartuta, herri galdeketaren aldeko ekitaldi bateratua deitu dute EAJk, EAk, EBk eta Aralarrek, urriaren 25ean; galdeketa egitekoa zen egunean. Durango, Urkiola (Abadiño) eta Zornotzan ez eze, Gernika, Legutio eta Gasteizen galdeketaren aldeko elkarretaratzeak deitu dituzte.

“Era sinbolikoan” Gernika eta Gasteiz lotu gura dituzte elkarretaratzeokin,erabaki eskubidearen alde. Ekitaldi bateratu horrekin, Auzitegi Konstituzionalak herri galdeketa egitea galarazi izana salatu gura dute.

Durangon eta Abadiñon

Konstituzionalak galarazitako kontsultaren galderak eta galdera horiei alderdiek proposatutako erantzunak irudikatu gura dituzte lau alderdiek ekimen horrekin, jakin eragin izan dutenez. Horretarako, herritarrei dei egingo die Euskal Herria, Bakea, Bai. Erabakia Bai esaldia osatu dezaten, aitatutako herrietan egindako elkarretaratze bakoitzean berba bat irudikatuz.
Gernikan Euskal berba eratuko dute; Zornotzan Herria, Durangon Bakea; eta, Urkiolan Bai. Legution Erabakia osatuko dute eta Gasteizen Bai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!