Komertzio sektorea profesionalizatu guran

Anboto 2008ko urr. 22a, 14:38
Iurreta eta Durangoko merkatarien Dendak elkarteak hiru ikastaro antolatu ditu komertzio sektorea “profesionalizatze aldera”. Sektorean emandako aldaketei “egokitzeko”ezagutzak birziklatzea “premiazkoa” dela jabetuta antolatu dituzte ikastarook: Enpresa-logistika, Paketeria eta Saltzeko komunikazio teknikak.
Iurreta eta Durangoko merkatarien Dendak elkarteak hiru ikastaro antolatu ditu komertzio sektorea “profesionalizatze aldera”. Sektorean emandako aldaketei “egokitzeko”ezagutzak birziklatzea “premiazkoa” dela jabetuta antolatu dituzte ikastarook: Enpresa-logistika, Paketeria eta Saltzeko komunikazio teknikak.

Dendak elkartearen egoitzan emango dituzte hiru ikastaroak, urritik eta abendura bitartean, arduradunek jakin eragin duten moduan.

Dauden komertzio beharrei egokitutako formazioa eskaintzea da elkartearen helburua, eta urriaren 27an hasi eta azaroaren  13a arte iraungo duen Enpresa-logistika ikastaroak alderik “praktikoena” jorratuko du. Komertzio baten ohiko jardueraren zati den horri begira, “merkatuaren exijentzia berriei egokitutako irizpideak” landuko dituzte, prozesuan sortu daitezken arazoak aztertuz.

Gabonei begira


Gabonak ere gerturatzen doazela-eta, azaroaren 17tik 21era Paketeria ikastaroa izango dute, eta, aurten lehenengoz, merkatariek ez eze lana gabon denboraldian hasiko duten langileek ere badute joatea: “Gabon sasoian berezko garrantzia hartzen du paketeriak; izan ere, produktuaren aurkezpena erosteko orduan elementu erabakiorra da bezeroarentzat”.

Azaroaren 24tik abenduaren 10era emango dute Saltzeko komunikazio teknikak ikastaroa. Bezeroarekin hartu-emana hobetzeko teknikak erakutsiko dituzte. Bezeroa geroago eta exijenteagoa ei da saltzerako orduan eskainitako zerbitzuarekin, eskaintza zabala da-eta.
Azaroaren 14an, Datuak Babesteko Legeari buruzko berbaldia antolatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!