Azaroan hasita, ordubeteko zazpi sesio izango dira apirila arte. Izena ematea, berriz, zabalik dago: 94 620 05 20 (09:00etatik 14:30era). Doanekoa da; hala ere, fidantza lez 50 euro utzi beharko dira.
Bederatzigarrenez
Eskaera badagoela-eta eratu dute, aurten bederatzigarrenez, ikastaroa: “Erretzeari utzi behar diogula mentalizatzea da beharrezko”, dio Fernandezek. Ikastaroa egindakoen %30-50ek utzi dio erretzeari, dinonez; 100 lagunetik gora.

Gehien erretzen den adin tartea 35-55 urte bitartekoa ei da, eta 40 urtetik gorakoen artean ei da “zailena” uztea. 2007an, 15 lagunek eman zuten izena ikastaroan –12k parte hartu zuten arren– eta %50ek lortu zuen uztea: “Baten bat berriro jausi arren”. Oro har, uzten diotenen tasa, baina, %25-33 artekoa da.