Ceprenorrek egoitza zabaldu du Boroan

Anboto 2008ko urr. 15a, 13:10
Beste egoitza bat zabaldu du Ceprenor euskal enpresak Boroako industriagunean (Zornotza).
Beste egoitza bat zabaldu du Ceprenor euskal enpresak Boroako industriagunean (Zornotza).

Asteon egin dute inaugurazio ekitaldia, eta bertan urtea 12,5 milioi euroko fakturazioarekin amaitu gura dutela jakin eragin dute enpresako arduradunek, egoera “oso ona” ez dela onartu arren. Iaz, 11 milioi euro fakturatu zituen 60 behargineko lan-taldea daukan Ceprenorrek.

Bide seinaleak egiten ditu Ceprenorrek eta, aurten, 1,3 milioi euro lortu dituzte Metallics enpresa valentziarra eskuratuta. Horri esker handitu gura ditu irabaziak enpresak. Metallicsek metalezko bide egiturak fabrikatzen ditu, eta hori eskuratuta jarduera zabaltzeko aukera izango du Ceprenorrek, baita energia berriztagarrien sektorean sartzeko aukera ere, Europa Press berri agentziak zabaldu duenez. Zornotzako egoitza berriak 4.500 metro koadro ditu eta bost milioi euroko inbertsioa eskatu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!