Inflazioa Bizkaian %4,7tik %4,3ra jaitsi da

Anboto 2008ko urr. 15a, 13:05
Hego Euskal Herrian %4,5 igo da Kontsumo Prezioaren Indizea (KPI) urtebeteko epean.
Hego Euskal Herrian %4,5 igo da Kontsumo Prezioaren Indizea (KPI) urtebeteko epean.

Hala ere, azken hilabeteetan moteldu egin da igoera hori. Petrolioaren eta produktu energetikoen prezioak merkatzeak eragin du, batez ere, moteltze hori. Inflazioa %4,8tik %4,4ra jaitsi da Hego Euskal Herrian.

Prezioek behera egin dute hirugarren hilabetez jarraian, baina iraileko jaitsiera abuztukoa baino handiagoa izan da, Espainiako Estatistika Erakundeak (INE) emandako datuen arabera. Bizkaian %4,7tik %4,3ra jaitsi da inflazioa, eta Araban, berriz, %5,1etik %4,7ra. Gipuzkoan, %5etik %4,6ra jaitsi da, eta, Nafarroan, %4,7tik %4,4ra, jakin eragin dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!