
Hala ere, txikien artean denetariko egoerak daude. Txikiak, Espainiako merkatuarenganako mendekotasunagatik, “arduratuta” daudela dio AFMk. Enpresa handienen egoera “egonkorra” den heinean, txikienek “zailtasunak” ei dituzte.
Finantza erakundeei deia
Banku eta kutxen likidezia falta ikusita, kredituak eskatzeko zailtasun handiagoak dituzte enpresek, eta horren aurrean AFMko presidente Koldo Arandiak eta zuzendari Xabier Ortuetak dei egin die finantza erakundeei, enpresa txiki eta ertainek aukera izan dezaten inbertsioak aurrera eroateko premiazkoak dituzten kredituak lortzeko.
Makina-erremintaren kongresua egin dute egunotan Donostian. Enpresa parte-hartzaileetariko bat da Elorrioko Neco S.A., eta gonbidatuen artean dago CIE-Automotive, eskualdean hainbat lantoki dituen taldea. Denera, 300 bat aditu, ikertzaile, fabrikatzaile eta bezerok jardun dute bihar amaitzen den kongresuan.
Eskualdean ordezkaritza zabaleko sektorea
Hainbat dira makina-erremintan dihardutenak Durangaldean. Bertan dira Industrias LAIP, Celesa, Aceros IMS INT., Lusaro MarkColor eta Puska Pneumatic, Abadiñon; Compresores Uniair, Berrizen; Izeka, Control Techniques Iberia eta MillTurn Cam Aplications, Durangon; Nueva Herramienta de Corte, Elorrion; Sierras de Cinta, Asimair, Maquinaria Metra eta Permar Sistemas de Almacenaje, Iurretan; Sistemas de Paletización, Izurtzan; Construcciones Mecánicas F. Zumarraga (CMZ Machinery Group ) eta Talleres de precisión GAI, Zaldibarren; eta, Zornotzan, Geo Ingerobotika, Izar Herramientas de Amorebieta eta Sociedad de Herramentistas y Tratamentistas (Sohetrasa).