Lan Duinaren Aldeko Mundu-mailako Eguna

Anboto 2008ko urr. 9a, 15:18
Hego Euskal Herriko hiriburuetan protesta ekitaldiak deitu zituzten ELA, UGT, CCOO, ESK eta ESTE-EILAS sindikatuek martitzenean, urriaren 7an. Munduko 300 sindikatuk egin zuten bat deialdiarekin, lan duinaren aldeko aldarria egiteko.
Hego Euskal Herriko hiriburuetan protesta ekitaldiak deitu zituzten ELA, UGT, CCOO, ESK eta ESTE-EILAS sindikatuek martitzenean, urriaren 7an. Munduko 300 sindikatuk egin zuten bat deialdiarekin, lan duinaren aldeko aldarria egiteko.

Nazioarteko Konfederazio Sindikalak egin zuen deialdia. CCOO eta UGTk Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean irten zuten; ELAk, berriz, Bilbora deitu zituen langileak. Prekarietatea, sindikatuen arteko batasuna eta langileen eskubideak izan dituzte hizpide sindikatuek.
Lan duina aldarrikatzeko deitu ditu sindikatuak Nazioarteko Konfederazio Sindikalak, lan prekarietatea eta ezkutuko ekonomia amaitzea ez eze; azken horrek lan istripuak gehitzea dakarrela gogoratu dute.

“Milurtekorako helburuak”


Herritarrei bizitza “duina” eroaten utziko dien lan duina da Lan Duinaren Aldeko Munduko Egunaren barruan egindako aldarrikapenetako bat, “prestazio sozialetarako eta elkarrizketa sozialerako eskubidearekin”.

Bestalde, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 2015era begira “milurtekorako helburu” izendatu zituenak herrialdeek bete ditzaten beharraz arreta deitu gura izan dute asteon mundu osoan deitutako manifestazioekin: pobrezia errotik kentzea, aukera berdintasuna, eta, laneko ezbehar tasaren, haurrek lan egitearen eta aitortu bako lanaren aurka borrokatzea. Horrezaz gainera, 65 ordura arteko lanastea proposatzen duen Europako zuzentaraua erretiratu dezatela ere eskatu dute sindikatuek.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!