Euriborrak gorako joera mantendu du

Anboto 2008ko urr. 2a, 10:48

Hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den Euribor indizeak gorako joera mantendu du, eta ia goia jo du irailean (%5,384) uztailean hartu zuen zenbatekotik gertu geratuz. Urriaren lehenengo egunean, berriz, marka historikoa gainditu du: %5,505; joan zen uztailean marka historikoa izan zuen Euriborrak, %5,393ekoa, eta abuztuan, berriz, %5,323an zegoen.

Horrela, mailegua duten herritarrek urtean 920 euro inguru gehiago ordaindu beharko dituzte, 25 urterako 150.000 euroko mailegua aintzat hartuta. Espainiako Estatistika Erakundeak dioenez, Hego Euskal Herriko biztanleek, batez beste, 160.000 euroko hipotekak dituzte, eta mailegua urtean behin berriztatzea izaten ei da ohikoena.

2007ko urriaren bukaeran %4,607an zegoen Euriborra.

Euroaren banku arteko merkatuan erakunde finantzariek elkarri dirua uzteko erabiltzen duten interesa islatzen duen indizea da Euriborra, eta 1999an jarri zuten martxan. Europako 64 banku nagusien prezioen batez bestekoaren bitartez kalkulatzen da Euriborraren balioa.

EBZren menpe

Europako Banku Zentralak (EBZ) interes tipoak igotzea aurreikusten duenean igo ohi da Euribor indizea. Hala ere, Eurogunean interes tipoen gaineko diferentziala gehiago igo du indize horrek azken hileetan, eta horrek neurri handiagoan islatu ditu banku arteko merkatuan nagusi diren tentsioak. Uztailekoaren ondoren, bigarren seihileko maximo historikoan izan da Euriborra irailean. Eurogunean, berriz, %4,25ekoa da interes tipoa.
Normalean, Euroguneko interes tipoen gainetik %0,30-0,50 baino gorago ez litzake egon beharko Euriborra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!