Lau langile zauritu dira Boroako enpresa baten

Anboto 2008ko urr. 2a, 10:37
Zornotzako Boroa industriagunean kokatutako enpresa baten sutea sortu da asteon. Ezbeharraren eraginez lau behargin zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakitera eman duenaren arabera.
Zornotzako Boroa industriagunean kokatutako enpresa baten sutea sortu da asteon. Ezbeharraren eraginez lau behargin zauritu dira, Eusko  Jaurlaritzako Barne Sailak jakitera eman duenaren arabera.

Astelehenean gertatu zen istripua 13:30 inguruan, berziklatutako paperezko enpresa baten. Sua uhal garraiatzailean sortu ei zen, eta sute horren eraginez lau langile zauritu ziren.

 Lau zaurituak Galdakaoko erietxean artatu zituzten; lehenengo hirurak kea arnasteagatik eroan zituzten bertara, eta laugarrena, berriz,  uhal garraiatzailetik salto eginda  min hartzean egindako zauriak artatzeko.
Suhiltzaileek joan behar izan zuten uhalean sorturiko sutea amatatzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!