Euskalduntzearen 4. maila ikastaroa eskainiko du AEK-k

Anboto 2008ko ira. 26a, 09:10
Aurreko ikasturteetan izandako eskariari erantzunez, Euskalduntzearen 4. maila ikastaroa eskainiko dute lehenengoz Durangoko AEK-Abarrak euskaltegian.
Aurreko ikasturteetan izandako eskariari erantzunez, Euskalduntzearen 4. maila ikastaroa eskainiko dute lehenengoz Durangoko AEK-Abarrak euskaltegian.

EGA edo HE2tik gorako goi mailako ikastaroen alorrean zabalduko da eskaintza berria. Ikastaro berezia dela kontutan hartuta, gutxiengo eta gehiengo ikasle kopurua jarriko dutela jakin eragin dute, eta izena emateko aukera dagoela urriaren 2a bitartean.

 AEK-Abarrak euskaltegira jo daiteke edo Abarrak@aek.org posta helbidea erabili (94 681 73 49). Urriaren 6tik ekainaren 4ra izango dira eskolak, astelehen eta eguaztenetan, 19:00etatik 21:00etara. Guztira, klase presentzialetan 120 ordu egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!