Errekako uraren kolorea ikusita, herritarrek aho zabalik zihardueen atzo goizean Durangon eta Elorrion. Tabirako eliza paretik behera berde fosforeszente koloreak errekako ura tindatu zuen. Egoera argitu guran, bi udaletako, Aldundiko eta Jaurlaritzako teknikariek uraren laginak aztertzen dihardute. Durangoren kasuan, hoditeria ikertzerakoan teknikariek ez dute inongo isurketa arrastorik aurkitu. Udal ordezkarien berbetan, “ez da errekako bizitzan ezelako kalte edo arriskurik izan”. Gaineratu dutenez, “badirudi kolore hori biodegradagarria den produktu batek eragindakoa dela eta ez dauela kalterik eragin”. Urak kolore hori hartu izanaren arrazoia “adarjotze bat” izatea ez dute baztertzen.