Kultur-ondarea ezagutzeko gonbidapena

Anboto 2008ko ira. 25a, 14:50
Baserriko bizimodua eta ofizio tradizionalak: horiexek hartuko dituzte ardatz Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldiek. Oraingo honetan Durango, Elorrio, Izurtza eta Mañariak egin dute Durangaldean gordetako kultur-ondarea ezagutzeko gonbit zabala.
Baserriko bizimodua eta ofizio tradizionalak: horiexek hartuko dituzte ardatz Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldiek. Oraingo honetan Durango, Elorrio, Izurtza eta Mañariak egin dute Durangaldean gordetako kultur-ondarea ezagutzeko gonbit zabala.

Urriaren 4an hasita egingo dituzte erakusketa zein bisita gidatuak; aurretik eman behar da izena.

Bertako artisauen laguntzarekin, lanbide tradizionalei buruzko erakusketa zabalduko dute urriaren 4an Durangon, Andra Mariko elizpean.

Udalak Durango Eraikitzenekin eta Turismo Bulegorekin batera, otzaragintza, harizko lanak, harria, burdin zein zura lantzea, forja-lan artistikoa eta buztingintza tradizionala ezagutzeko aukera eskainiko du, 10:00etatik 14:00etara. Umeentzako zeramika eta buztin lantegia izango dira. Bisita gidatuak ere egingo dituzte, 10:30etik 13:30era, ordu erdiro (94 603 39 38).

Ikastetxeentzako saioak, Elorrion

Udalak antolatuta Zenita eta Mendraka auzoetan zehar ibilaldiak egingo dituzte Elorrion, urriaren 4tik 12a bitartean. Garbilekuek, errotek, baserriek… gordetzen duten ondarea erakutsiko dute. Horrezaz gainera, teilak egiteko tokien eta kofradien gaineko berbaldiak ere eskainiko dituzte, erakusketa bisitatzeko aukera ez eze. Lourdesko Ama ikastetxea izango da elkargune, 12:00etan (94 603 20 32). Argitu dutenez, urriaren 6tik 10erako bisita gidatuak herriko zein inguruko ikastetxeei zuzendutakoak izango dira.

Bestalde, Errebonbilo eguna ekarriko dute gogora, hilaren 5ean.

Gerediaga elkartearekin antolatu ditu Udalak Izurtzako baserria ezagutzeko bisitak; urriaren 4, 17 eta 19an, 10:00etan eta 12:00etan. Mañariko benta, ermita eta karobiak bisitatzeko, berriz, urriaren 5, 10 eta 18an; 5ean eta 8an, 10:30etik 12:30era eta 10ean, 10:00etatik 12:00etara . Mañarian ere, Gerediagaren laguntza izan du Udalak (94 681 89 98).  

Durango:
Lanbide tradizionalei buruzko erakusketa eta Artisauen gunean bisita, urriaren 4an

Elorrio:
Zenita eta Mendraka, urriaren 4, 5, 11 eta 12an (6tik 10era ikastetxeentzako) eta Errebonbilo Eguna 5ean

Izurtza:
Herriko baserrietara bisita gidatua urriaren 4, 17 eta 19an

Mañaria:
Ermita, benta eta karobien bisita gidatua, urriaren 5, 10 eta 18an

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!