Celulosas Vascas enpresak Boroara ekarri du bere jarduera

Anboto 2008ko ira. 18a, 09:56
Zornotzan, Boroako industriagunean eraikitako pabiloi berrian batuko ditu lantoki guztiak Celulosas Vascas S.L. enpresak. Eraikin berrian sei milioi euro inbertitu dituzte eta barikuan, irailaren 19an, inauguratuko dute.

Denera, 6.380 metro koadro batzen ditu eraikitako industria azpiegiturak eta, aitatu dugun lez, bertan jasoko ditu enpresaren lantoki eta biltegi guztiak.

1981ean Erandion sortutako enpresa da Celulosas Vascas S.L. eta ordutik segurtasunarekin eta higienearekin lotutako erabili eta botatzeko hainbat artikulu inportatzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) zuzenean banatzen ditu produktu horiek, erietxeetara, industria arlora eta elkarteetara. Europan zehar, nagusiki, banatzaileen eta biltegi-jabeen bitartez banatzen ditu produktuok.

Eskularruak, erabilera bakarreko arropak, zaborrontzi zein paperontziak, komunetarako osagaiak eta zelulosazko bobina eta erroiluak produzitzen ditu, besteak beste, Celulosas Vascas enpresak.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!