Babeseko etxeak hartu ahal izateko diru-sarreren muga gaurkotu dute

Anboto 2008ko ira. 11a, 15:25
Babeseko etxebizitzetara sarbidea izateko diru-sarreren muga gaurkotu du Eusko Jaurlaritzak. Horrela, zotz egitean parte hartu ahal izateko gehienezko diru sarreren muga handitu egin du sei urteren buruan. Izan ere, 2002ko dekretuan zehaztutako oinarrizko mugak bere horretan mantendu dira bost urtez, KPIaren arabera egokitu gabe. Aurtengo martxoko dekretuan ere ez ziren babeseko multzo denetarako mugak gaurkotu. Durangaldeko 1.989 lagun daude Etxebiden izena emanda, babeseko etxebizitza erosteko eta alokairuan hartzeko.

Alokairuko etxebizitza izateko zein etxebizitza erosteko babes ofizialeko etxea izateko zerrendan sartu gura duenak urtean, gehienez, 35.000 euroko sarrerak izan behar ditu. Kasu honetan, Jaurlaritzak, batez beste, %16 handitu du gehienezko muga; aurrekoa 31.000 euroan zegoen. Alokairu sozialetarako sarbidea izateko muga ere handitu dute, 22.000 euroraino; 15.100 eurotik 21.100 eurora igo zuten lehenago.

Horiek oinarrizko mugak dira diru-sarrerak dituen pertsona bakarra aintzakotzat hartuta, elkarrekin biziko direnen kopuruaren eta diru-sarreren araberako mugak egokitu egiten dira-eta. Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak azaldu duenez, “gaurkotze osoa” izan da eta etxebizitza mota guztiak kontuan hartu ei dira. Babesekoetara eta alokairu sozialeko etxebizitzetara sarbidea izateko mugak zehazteaz gainera, besteak beste, finkatutako prezioa duten etxebizitzak ere hartu dituzte kontuan. Horiek erosteko gehienezko diru sarrera 45.500 euroan finkatu dute; lehen baino 2.500 euro gehiago.

Babeseko denak ere ez ei dira hein berean garestituko; handienak –90 metro koadro ingurukoak– ez dira garestituko, adibidez. Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailak etxe txikiagoak egiteko asmoari eutsi gura ei dio, eta “famili eredu berrien” premiei erantzun.

Zozketak Durangaldean

Elorrion urriaren 6an zotz egingo dituzte babeseko etxebizitzak eta alokairukoak. Zaldibarren ere finkatutako preziodunak laster zotz egitekoak dira.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!