Krisiari aurre egiteko 501 milioi euroko inbertsioa

Anboto 2008ko ira. 11a, 10:22
Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru diputazioek ekainean sinatutako hitzarmenaren baitan egingo du Jaurlaritzak 501 milioi euroko inbertsioa. Denera, 12.800 milioi euroko inbertsioa da 2012. urtera arteko hitzarmen horrek jasotzen duena.

Komunikazioen azpiegiturak, osasunarekin zerikusia dutenak, kulturalak eta hidraulikoak garatu gura dituzte krisi ekonomikoaren eragina arintzeko asmoz.

Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordeak hedabideen aurrean egindako agerraldian zehaztu duenez, hainbat arlotan banatuko da dirua. 501 milioi euro horietatik 164 hezkuntzara bideratuko ditu Jaurlaritzak, 106 milioi garraioetara, 60 kultura arlora eta 51,7 ingurugirora eta uraren arlora. Era berean, 50 milioi euro osasun arlora bideratuko dituzte eta 40 industriara. Helburua inbertsio publikoa indartzea da, jarduera ekonomikoa sustatze aldera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!