Mingain urdinak sei abelburu hil ditu dagoeneko Bizkaian

Anboto 2008ko ira. 3a, 14:54
Mingain urdinak sei abelburu hil dituela jakinarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak: bost ardi eta behi bat; 32 ei dira kutsatutako abelburuak, 8 ardi eta 24 behi.
Mingain urdinak sei abelburu hil dituela jakinarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak: bost ardi eta behi bat; 32 ei dira kutsatutako abelburuak, 8 ardi eta 24 behi.

Hildako bost ardiak otsailean egindako txertatze kanpainaren ondoren jaiotako bildotsak direla azaldu dute, eta gaixotutako abelburu denek eritasunaren 1 serotipo aldaera dutela. Abuztuaren 18an baieztatu zuten mingain urdinaren presentzia Bizkaian, eta 32 abere horiez gainera 198 etxaldetan banatutako beste 300 abelburu inguruk ere gaixotasuna izan dezaketela uste dute.

Abeltzainei “lasaitasuna” eskatu ddie foru arduradunek. Ardi denek 1 serotipoaren kontrako txertoa jaso ei dute; baita behien %50 baino gehiagok ere 1 eta 8 serotipoaren kontrakoa.
Ardiak dituzten herritarrak Aldundiaren albaitaritza zerbitzuarekin hartu-emanetan jartzera deitu dituzte, ustiategi handietatik kanpokoei ere txertoa jartzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!