Bizkaibus zerbitzuak tarifa berriak izango ditu astelehenetik

Anboto 2008ko abu. 28a, 15:33
Bizkaibus zerbitzuko tarifek bost zentimo egingo dute gora irailaren 1etik, astelehenetik, aurrera. Batez beste, %3,5 igoko da tarifa. Nabarmendu dutenez, igoera hori urte arteko Kontsumo Prezio Indizearen (KPI) igoera baino baxuagoa da; uztailean %5etik gorakoa zen.

Bost zentimoko igoera ia eremu eta garraio-titulu guztietan aplikatuko da. Salbuespenak bi izango dira: 5. eremuko tarifa 10 zentimo igoko dute eta adinekoentzako eta ezintasuna daukienentzako gizatrans txartela, berriz, prezio berean mantenduko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!