Industria jarduera %4 igo zen iaz

Anboto 2008ko abu. 28a, 14:33
EAEko industria jarduera, batez beste,%4 igo zen iaz. Bizkaian %4,5 igo da eta %4,6 Gipuzkoan. Araban igo da gutxien; %2, hain zuzen ere. Horiexek dira Eustatek 2007ko Industriako Kontuen Aurrerapenean emandako datuak.

Jakitera eman dutenez, langile kopuruari dagokionez, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako industriak 8.000 lanpostu garbi sortu zituen iaz; 2006an baino %3,3 gehiago. Iaz, 259.000 lanpostu zeuden industrian, Eustaten datuen arabera.

Bestalde, industriako prezioak, batez beste, %6,4 garestitu dira iazko uztailetik aurtengora hiru lurraldeetan, Eustatek jakin eragin duenez. Atal batzuetan prezioen hazkundea handiagoa izan da; energiarekin lotutakoetan, batez ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!