Urtebete iraungo dute saihesbidea berriztatzeko lanek

Anboto 2008ko abu. 28a, 13:00
A-8 autobidea eta N-634 errepidea batu eta gurutzatzen diren inguruan trafiko fluxua berrantolatzeko lanak abuztuan hasi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, trafiko kopurura jaitsi dela aprobetxatuta. Durango eta Iurretarako lotunea hobetu gura dituzte biribilgune biren bitartez; baita N-634 errepide nagusirako sarrera ere. Egitasmoak Tabirako (Durango) biribilgunearekiko lotura ere jasotzen du.

Errepide “arinagoa” eta “seguruagoa” bideratu gura duten lanotara 7,12 milioi inguru bideratuko dituzte eta A-8 autobidearen ordainlekuen inguruan hasi eta Iurretaren N-634 errepidearekiko lotunerainoko gunean garatuko dira; ezkerrera biratzeko ‘T’ itxurako elkarguneak kenduko dituzte eta biribilguneak ipini. Industriguneetatik eratorritako bide-jarioa banatu gura dute, eta ibilgailu eta garraio publikoaren artean partekatutako erabilera sustatzeko aparkalekua (etorkizuneko suhiltzaile etxetik gertu) egokitu.

Ordainlekuaren alboko N-634 eta BI-623 errepideen lotuneko hiru elkarguneetan biribilgune bana ipiniko dute, eta Iurretako herri-guneraino oinezkoentzako ibilbidea atondu. Egitasmo horren barruan, Durangoko Tabiran —Izurtzarako bide tartean— beste biribilgune bat aurreikusi dute.

Urtebete beharko dute

Urtebete iraungo dute lanok eta Excavaciones Cantabricas S. A. eta Asfaltos Uribe S.A. enpresek osatutako aldi baterako enpresa arduratuko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!