Lan istripua, atzo, 13:20en gertatu zen, zeramiken Bilbu enpresan. Telefonicak azpikontratatutako YVBB enpresako hiru langilek kable bat atera behar zuten hodi batetik. Euretariko bat kutxetara sartu, konortea galdu eta jausi egin zen; handik atera orduko 51 urteko N.H.P. hilda zegoen. Lankideak, beste kide batek lagunduta, irtetea lortu zue

Osalanek esan du kutxetara sartu aurretik, oxigeno maila neurtu zutela langileek, eta orduan egokia zela. Baina hodiaren zigilua kentzean gasolina edo gasolio lurrunaren bafada bat igarri zutela. Ondorioz, konortea galdu zuen 51 urteko N.H.P. langileak eta hil egin zen. Sortzez Errumaniakoa zen eta lau urte zeramatzan YVBB enpresan peoi espezialista lanean.
Osalaneko teknikoek baieztatu dute kutxetaren hondoa "erregairen bat izan daitekeen likido batez" beteta zegoela. Osalanek zehaztu du baita Bilbu enpresak ez duela inolako erregai biltegirik ere, baina, 20 metro baino gutxiagora gasolindegi bat dagoela.