Durangon, Ezkurdin egingo dute protesta, eta Abadiñon semaforoetan. Lanak hasi dituztela salatzeko eta protesta ekitaldiak iragartzeko prentsaurrekoa ere deitu du AHT Gleditu! Elkarlanak, barikuan, Abadiñon.
Abadiño-Durango zatiari dagozkien AHTaren lanek, denera, 50,7 milioi euroko aurrekontua

Tunel bidezkoak izango dira AHTa egiteko bigarren zati horien 1.674 metro: Eguzkitzan aurreikusi dutenak 664 metroko luzera izango du. Luzeagoa izango da Mendigainekoa: 1.010 metro hartuko ditu.
Hormak estaltzeko arbolak
Beste alde batetik, jakin eragin dutenez, Abadiño-Durango zatiko lan horien hormak estaltzeko arbolak jarriko dituzte; baita zarataren aurkako pantailak ere. Lanak amaitzeko 21 hilabeteko epea aurreikusi dute. Mikel Cabiecesek, Espainiako Gobernuak EAEn daukan ordezkariak, azaldu izan duenez, “berriz eere frogatu da Espainiako Gobernuak AHTa bultzatzeko erabakia hartuta daukala”.
Espainiako Sustapen Ministerioak daramatza AHTaren lanak Bizkaian eta Araban. Euskal Y-aren lan guztiak martxan eduki gura ditu Sustapen Ministerioak, Gasteiz eta Bilbo arteko zatia kudeatzen du horrek era zuzenean (65 km). Gipuzkoari dagokien zatiak, berriz, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen ditu. Ordizia eta Itsasondo arteko zatiarekin hasi ziren lanak bertan, apirilean (2,8 km).
Beste bost zati
Abadiñori oraindino esleitu ez dituzten Atxondo-Abadiño zatiko AHTaren lanek ere eragingo die; zubi bi eta tunel bi eraikiko dituzte. Egoera berean dago Elorrio-Atxondo zatia ere.
Durangaldean eragina izango duten AHTaren beste hainbat zatiko lanak ere eman dituzte dagoeneko. Arrasate-Elorrio zatiko lanak Abadiño-Durango lanekin batera eman zituzten, iazko urtarrilean; horrek 4,44 kilometro hartzen ditu, eta Udalatx zeharkatuko duen 3,16 kilometroko tunela aurreikusi dute, eta Karraskainen ere 410 metroko tunela egin gura dute. Aurrekontua 67,7 milioikoa da.
Urrian eman zituzten 4,6 kilometro eta 70 milioi euroko aurrekontua izango duten Durango-Zornotza zatiko lanak; Iurreta ere hartuz. Zornotza-Zornotza (5,03 km) eta Zornotza-Lemoa (3,45 km) zatiak, berriz, irailean; hurrenez hurren, 70 eta 45 milioi euroko aurrekontua dute.