Lurraldeko Zati Planari buruzko mozioak

Anboto 2008ko uzt. 2a, 14:41
Durangaldeko Lurraldeko Zati Planari (16 urtera begirakoa) alegazioak aurkezteko hile biko epea luzatzea eskatuko die Aldundiari Durango eta Atxondoko udalek.
Durangaldeko Lurraldeko Zati Planari (16 urtera begirakoa) alegazioak aurkezteko hile biko epea luzatzea eskatuko die Aldundiari Durango eta Atxondoko udalek.

Lurraldeko Zati Planak udalerriei eragiten dien atalak ikertzea eta herritarrak informatzeko baliabideak jartzea ere onartu dute Durangon, Ritxar Alberdi zinegotziak aurkeztutako idatzia jarraituz; Aldundiari ere herritarrei informazioa zabaltzeko eskatu die.

Atxondon ere Aldundiari zati-planaren inguruko proposamenen “sozializazioa” egiteko eskatzea onartu dute, “berbaldiak eratuz zein herritarren galderei erantzuteko bulegoa edo bestelako bitartekoak jarriz”. Aho batez onartu dute hil honetan amaitzen den epea uda ostera luzatzeko eskaera batzen duen mozioa, Iñigo Mendibil zinegotziak aurkeztutakoa: “Proposamenak ondo eta sakon aztertu eta herritarren artean eztabaida sustatzeko”. Gobernu Taldearen berbetan, “erakunde lez ere ikusi dugu epea laburra dela eta laguntzeko arkitekto bat kontratatu dugu. Baina, herritarrek ezer egitea ezinezkoa da”. EAJ ere ados agertu da.

Durangon, aldiz, EAJ eta PP  kontra agertu dira, gainerakoen botoekin onartuz mozioa. “Arrazoizkoa” deritzo PSE-EEk alegazio epea luzatzeari; EAJk, berriz, “atzean bestelako arrazoiak” daudela uste du: “Informazio bide nahikoa jarri dira. Helburua epeak eta prozesua atzeratzea dela deritzogu”. Durangaldeko Mankomunitatean zati-planaren jarraipen eta azterketa batzordea sortzea proposatu zela gogoratu du PSE-EEk. Mankomunitateak ez daukala eskumenik dio EAJk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!