Durangaldeko Udal Talde 21en eskutik Eskola Agenda 21en foroak hasiko dituzte, astelehenean, Aste Berdearekin bat eginda. Abadiñoko Udaletxean izango da lehenengoa (2. saio bat be izango da), Iurretako Ibarretxe kultur etxean 11n, eta, 13an Berrizko Udaletxean.
Otxandio, Elorrio eta Durango etorriko dira gero. Horrez gainera, Aste Berdea dela-eta Berrizen Urbiara irteera eratu dute domekarako, eta hilaren 11n, eguaztenean, berbaldi bana izango dira Izurtza eta Mañarian, Osasuna eta medikamenduen erabilera (Jabier Baños) eta Nekazaritza naturala.