Behera egin du langabeziak azken hilabete honetan Bizkaian

Anboto 2008ko eka. 5a, 11:37
Bizkaian 1.074 langabe gutxiago egon dira maiatzean INEM enplegu bulegoan izena emanda; guztira, 44.551. Hala ere, jaitsiera nabarmena Bizkaian izan den arren, oro har, Hego Euskal Herri osoan jaitsi da langabe kopurua —apirilean baino 2.375 lagun gutxiagok zuten izena emanda—, asteon jakitera eman dituzten datuen arabera. Maiatzean, 102.298 langabe zenbatu ditu INEM enplegu bulegoak.

Dena dela, iazko maiatzarekin alderatuta nabarmen egin du gora langabezi tasak Hego Euskal Herri osoan. Orduan 91.745 lagunek zuten izena emanda INEMen; beraz, langabezia %11,48 igo da. Bizkaian, 2007ko maiatzeko kopuruekin alderatuta, 3.505 langabe gehiago egon dira aurten.

Datuek erakusten dute, bestalde, oro har Hego Euskal Herrian, batez ere gazteei eta emakumeei eragiten diela langabeziak: INEMen izena emanda dutenetatik %59 da andrazkoa; %9k, berriz, 25 urtetik behera ditu.

LABek azaldu du maiatzeko datuak “onak” diren arren, zuhur jokatu behar dela; ez “ilusio faltsuetan ez alarmismoan” jausi. Adierazi dute sektore guztietan egin duela behera langabeziak, eta Espainian moteltze ekonomikoak, batez ere, eraikuntzari eta industriari eragin diola.

UGTk, berriz, ez dagoela irakurketa “baikorregia” egiterik dio, gogoratuz urte arteko tasa ez dela orekatu eta enplegu egonkorra krisian dagoela. C

COOren ustez, eraikuntza sektorearekiko mendekotasun txikiagoa dagoenez, langabeziak behera egin duela dio. Gaineratu duenez, finantza krisiak hipotekak garestitzea eragiten duenez eta horrek herritarren eros-ahalmena kaltetu dezakeenez, batez ere merkataritza eta ostalaritza sektoreek egon behar dute adi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!