Autoenpleguan eta enpresa edo egitasmo berriak martxan jartzen jardundakoen lana aitortu gura izan dute Ekintzalearen Egunean Durangaldeko Mankomunitateak bultzatutako Garapen Agentziako arduradunek. Sortu berri diren enpresa biren esperientzia jasotzen duen DVDa aurkezteko ere aprobetxatu dute, eta baita Gaztelanbidea-BBK Fundazioari enpresa-sorkuntza zerbitzua mantentzeko emandako laguntza eskertzeko ere. Hitzarmena dute lotuta. Koikile Lertxundik parte hartu zuen Ekintzailearen Eguna ospatzeko eratutako jardunaldian.Enpresa sortzeko bertaratutako aholkularitza 123k jaso zuten, 2007an eta zazpik on-line; hurrenez hurren, lauk eta bik jaso zuten enpresa-kudeaketan formazioa. Guztira 130 ekintzaile izan ziren (75 emakumeak), batez ere durangarrak.
Iaz sortutako enpresa berri gehienek enpresari indibidual edo autonomoaren forma juridikoa hartu dute (39tik 29k), eta gehienak zerbitzuen sektorean dihardute (14);gero, komertzioan (12), ostalaritzan (5) eta eraikuntzan (5). Ekintzaileen adin tartea, bataz bestean, 25-35 urtea artekoa da.