Zigarroaren truke bonboiak eta globoak

Anboto 2008ko mai. 28a, 19:23
Zigarroaren trukean bonboiak eta globoak eskainiko dituzte, barikuan, maiatzaren 30ean, Durangon eta Elorrion, Tabakorik Bako Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Maiatzaren 31n dugu Tabakorik Bako Eguna eta horren haritik, karpa bana jarriko dute Durangoko Andra Mariako elizpean eta Elorrioko Gernikako Arbola plazan.
Zigarroaren trukean bonboiak eta globoak eskainiko dituzte, barikuan, maiatzaren 30ean, Durangon eta Elorrion, Tabakorik Bako Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Maiatzaren 31n dugu Tabakorik Bako Eguna eta horren haritik, karpa bana jarriko dute Durangoko Andra Mariako elizpean eta Elorrioko Gernikako Arbola plazan.

Informazioa, bonboiak, mendekotasun maila ezagutzeko proba egiteko aukera… eskainiko dira, 11:00etatik 13:30ak edo 14:00ak arte. Durangaldeko Mankomunitateko Drogomendekotasun Sailak tabakoaren eraginaz kontzientzia hartzea dauka helburu, prebentzioa landuz eta erretzeari utzi gura dutenei laguntza eskainiz. “Arreta deitu gura dugu. Betidanik arduratu gaituen  gaia da eta ohitura uztea badagoela erakutsi”, dio mankomunitateko lehendakari Marian Larraurik.

Drogomendekotasun saileko teknikari Vicente Fernandezek gogoratu du EAEn %30,9 direla ohiko erretzaile, eta, %4,6 aldizkako erretzaileak; era berean, %40,4 dira ez erretzaileak eta %24 erretzaile-ohiak. “Hiru lagunetatik batek erretzen du, eta lau lagunetatik bat erretzaile-ohia. Kontzientziazioa dugu helburu, tabakoaren eragina erakutsi; batez ere, seme-alabengan”. Tabakoa gazteengan asko eragiten duen “droga soziala” dela zabaldu gura dute.

Adineean behera

Erretzen hasten direnen adina ere geroago eta baxuagoa da Fernandezek gogoratu duen moduan: “11,8 urte da erretzen hasteko adin muga. Lehen DBHko 1. mailan hasten diren (12-13 urte); orain, baina, LHko 6. mailan hasten dira; lau bidertu egin da adin horretan hasten direnen kopurua”. Gaineratu duenez, “adinean gora egin ahala orduan ohikoa da emakumeak erretzea; gizonezkoen horrenbestekora parekatzen da emakume erretzaileen kopurua; 30-34 adin tartean gailendu ere egiten du”. Aitatu du baita mendekotasunik gabe erretzen dutenak  (egunean bost  zigarrotik behera) %5 direla; gehienak emakumeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!