Itunpeko sarean ordu biko lanuztea egin dute

Anboto 2008ko mai. 21a, 13:21
Lan baldintza hobeen alde kalera irten ziren, atzo, EAEko itunpeko ikastetxeetako beharginek. Ordu biko lanuztea egin zuten, ELAk eta LABek deituta. Bion arabera, behargin “gehien-gehienek” egin zuten bat deialdiarekin.

Sektorean ordezkaritza sindikalaren %83 dute bien artean; ikastoletan %100a. Azaldu dutenez, ikastoletan parte-hartzea ia %100ekoa izan da. Bizkaian %90ek egin zuen bat, eta Gipuzkoa eta Araban ia denek. Gainerakoetan, Gipuzkoan, lanuztea %82koa izan ei da, eta Bizkaia eta Araban, %55ekoa. Besteak bete, soldatak sare publikokoekin parekatzea gura dute, eta eskolako lanaldia murriztea. Aldarrikapenei “zilegi” iritzi arren, lanuzteari “neurriz kanpokoa” deritzo Jaurlaritzak, Itunpeko sarearen finantzaketaren eztabaida sakona behar delakoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!