Maiatzaren Lehena, aldarri eguna

Anboto 2008ko mai. 1a, 15:04
Langileak mobilizatzera deitu dituzte beste behin ere sindikatuek langileak Maiatzaren Lehenean. Hiriburuetan egin ditue ekitaldiak.
Langileak mobilizatzera deitu dituzte beste behin ere sindikatuek langileak Maiatzaren Lehenean. Hiriburuetan egin ditue ekitaldiak.

Bilbora deitu ditu beharginak ELAk, Maiatzaren Lehenean. Euskal Herri soziala indartzeko langileak martxan lelopean egin du manifestazioa, eta gizartea, ekonomia, lana eta politika aintzat hartuz gaur egungo egoeraren diagnostikoa egin du Idazkari nagusi Jose Elorrietak eta horren alboko Adolfo Muñozek.

Gizarte eredu “zuzenagoa” exijitu du ELAk Langilearen Nazioarteko Egunean, eta sindikatuaren izatea nabarmendu: “defentsarako elkartasunezko tresna”. Bilbon izan dute ekitaldi nagusia CCOO eta UGTk ere. Dei bateratua egin dute Berdintasunaren eta soldata duinaren aldeko garaia da lelopean. Gasteiz eta Donostian ere izan dira manifestazioak.

Josu Onaindi eta Damaso Casadok, hurrenez hurren, EAEko CCOOeko Idazkari Nagusia eta UGT-Euskadiko buruak azaldu duenez, “bai gizartean bai lan munduan dagoen bikoiztasunaren kontrako borroka” da erronka sindikala. Lehentasuntzat “lan duinak” izateak “eta diskriminazioekin, lan istripuekin eta enpresek jartzen duten baliagarritasunarekin amaitzeak” dutela batu dute bateratutako manifestuan.

Aldaketa eskatu du LABek

Iruñera eta Baionara deitu ditu langileak LAB sindikatuak, Langileok aldaketa eragin. Gora Euskal Herri gorria lelopean. “Eredu politiko eta sozial alternatibo baten alde borrokatzeko konpromisoa berresteko” deia egin du LABek. “Eredu neoliberalaren aurka eta aldaketaren alde” langileek protagonista izan behar dutela uste du Rafa Diez sindikatuko Idazkari Nagusiak. Durangaldeko Gazteria Independentistak bertaratzeko deia egin du. Era berean, 21:00etan, ekitaldia izango da Traña-Matienako (Abadiño) txosnagunean.

Aitatu dezagun CNT sindikatuak ere hiriburuetan egin duela deialdia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!