Topagunearen eskutik, udalekuak

Anboto 2008ko api. 24a, 14:58
Udaleku eskaintza zabala bideratu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. 14 elkarteren eskutik hainbat udaleku antolatuko ditu 21 herritan.
Udaleku eskaintza zabala bideratu du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. 14 elkarteren eskutik hainbat udaleku antolatuko ditu 21 herritan.

Durangaldean ere izango da eskaintza; Iurretako Gurien Bai eta Durangoko Berbaro euskara elkarteek bideratuko dute gure artean udalekuen eskaintza. 2 eta 18 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutakoak dira eta hasita dago izena emateko epea. Informazioa: gazteak@topagunea.org-en edo 94 621 58 05 telefonoan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!