Europako langileen ia herenak —60 milioi lagunek— zarata handia jasan behar izaten du euren lanpostuetan, jakin eragin dutenez. Zarata “mehatxu handia” da salatu dutenez; hala ere, askotan “gutxietsi” egiten ei dugu. Atzo, Zarataren Arazoaren inguruko Kontzientziaren Nazioarteko Eguna izan dela-eta kaleratu dituzte datuok.

EAEn langileen %40k arazoak
Bestalde, CCOOk salatu duenez, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako langileen %40k arazoak ditu laneko zarata dela-eta: belarri bietan %21k eta batean %22k. Enpresek behar besteko prebentzio planik lantzen ez dutela salatu dute, enpresetan kutsadura akustikoa gero eta handiagoa izanda.
Langileei euren arazoen barri emateko eta kalte-ordainak eskatzeko esan die CCOOk.
Sindikatuaren arabera, 1.010 eta 2.990 euro artekoak dira. Bestalde, 75 dB baino gehiagotan lan egitea haurdun dauden emakumeentzat arriskutsua dela ohartarazi dute, eta bihotzeko gaixotasunak, estresa zein lan ezbeharrak eragin ditzakela.