Sustatu: enpresa berritzaileen sorrera errazteko laguntzak

Anboto 2008ko api. 17a, 10:42
Sustatu egitasmoak jasotako diru-laguntzak onartu ditu Bizkaiko Aldundiak. Bizkaian enpresa berritzaileen sorrera bultzatzea du helburu horrek. Aurten, 1.445.000 euro bideratuko dituzte Sustatu Bideberri egitasmoaren barruan; Sustatu Kide barruan, berriz, 805.000 euro.

Maiatzaren 30era bitartean egin daiteke eskaera Sustatu Bideberriren laguntzak lortzeko. Uztailaren 1etik irailaren 15era bitartean, berriz, Sustatu Kide laguntzetarako.

Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomia Sustapen Sailak berritzaileak diren enpresa proiektu berrien sorrera erraztea du helburu laguntza horien bitartez. Proiektuok “Bizkaiko enpresa-ehunari dibertsifikazioa eta teknologia berriak ekarriko dizkio, eta balio erantsi eta hazkuntza-potentzial handiak izango dituzte”.

Premier programa ere abian

Bestalde, lehiakortasuna handitzeko asmoz, Bizkaiko enpresa txikien kudeaketa hobetzeko sistemak ezartzeko laguntzak bideratzeko Premier programa ere abiatu dute. Horretarako 660.000 euroko aurrekontua gorde du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!