‘Adineko Bidaiak’ zotz egin dituzte

Anboto 2008ko api. 16a, 10:42
Bizkaiko Foru Aldundiak 60 urtetik gorakoentzako antolatzen dituen Adineko Bidaien zozketa egin du.
Bizkaiko Foru Aldundiak 60 urtetik gorakoentzako antolatzen dituen Adineko Bidaien zozketa egin du.

Aurten 24 lekutara joateko aukera eskainiko dute, eta hiru dira berriak: zirkuitu bat herrialde baltikoetan zehar, Cadizen egonaldia eta Done Jakue bideko bigarren etapa.

Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako webgunean jarri dituzte zozketaren emaitzak ezagutzera, jakitera eman dutenaren arabera. Honako telefono zenbakira deituta ere badago kontsulta egitea:
902 540 110.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!