Durangorekin lotutako Lurralde Plan Partziala onartu dute

Anboto 2008ko api. 9a, 13:06

Durangoko eremu funtzionalaren Lurralde Plan Partziala (LPP) onartu du, behin behinekoan, Bizkaiko Foru Aldundiak.

Durangoko eremu funtzionalaren Lurralde Plan Partziala (LPP) onartu du, behin behinekoan, Bizkaiko Foru Aldundiak.

Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, ditu, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Zaldibar eta Zornotza batzen ditu eta hiru helburu ditu: lurraldea antolatzea, udal planak koordinatzea eta, lurzoruen erabileraren planifikazioaren bitartez, garapen ekonomiko eta soziala erraztuko dituen baldintzak sortzea.

Denera, 255 km2-ko zabalera (Bizkaiaren %11) eta 73.000 biztanle batzen ditu (Bizkaiko %6). Planak 16 urte barru 7.330tik 11.728ra etxebizitza eraikitzea jasotzen du; mugikortasuna ere bada aztergai.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!