Pertsona nagusien aldeko kanpaina

Anboto 2008ko api. 7a, 13:05

Aurten lehenengoz, pertsona nagusien aldeko kanpaina egin du Karitas Tabirak, Pertsona nagusiak?… lehenengo pertsona, gero nagusiak goiburupean.

Aurten lehenengoz, pertsona nagusien aldeko kanpaina egin du Karitas Tabirak, Pertsona nagusiak?… lehenengo pertsona, gero nagusiak goiburupean.

Azaldu dutenez, “nagusi” lez eta “pertsona” lez dituzten arazo eta beharrizanak hartu eta aldarrikatu gura izan dituzte; era berean, laguntzeko bideak aurkeztu, “elizbarrutiko kideen gizarte sentiberatasuna sustatuz”. Durangaldeko 10 parrokiek osatzen dute Karitas Tabira.

Bizkaian 65 urtetik gorakoak %18,9 dira, adierazi dutenez. “Pertsona nagusiak dira familiako hezitzaile, eurak direlako belaunaldi gazteagoen memoria historikoa eta funtsezko giza balioen gordailu”. Hala ere, bateko eta besteko beharrizanak dituztela nabarmendu dute: “elikatzea, janztea, lo egitea… lako funtsezko premiak zein segurtasun pertsonalarekin lotutakoak; esaterako, babesa, estimua, afektua edo aintzat hartuak izatea”. Horren haritik abiatu dute ekimena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!