‘Hobetuz’-ek laguntzen dituen ikastaroetarako Behargintzara jo dezake

Anboto 2008ko api. 3a, 11:52

Hobetuzek lagundutako ikastaroetan parte hartu gura dutenentzako zabalik dago izena emateko epea eta horrela jakin eragin du Durangaldeko Behargintzak. Hiru ikastarok osatzen dute formazio eskaintza.

Hobetuzek lagundutako ikastaroetan parte hartu gura dutenentzako zabalik dago izena emateko epea eta horrela jakin eragin du Durangaldeko Behargintzak. Hiru ikastarok osatzen dute formazio eskaintza.

Ogia eta produktu gozoak lantzeko ikastaroa (21 ordukoa) eta kanapeak egin eta aurkeztekoa (25 ordukoa) jarriko dituzte martxan. Horrezaz gainera, sukaldaritzan jarduteko eta landutakoak aurkezteko ikastaroa (30 ordukoa) ere hasiko dute.

Lagundutako formazio eskaintza horretaz gainera, Sustapen Turistikoan Tekniko Espezialista izateko ikastarorako (308 ordu) izena emateko epea ere  zabalik dago. Enpresa baten praktika orduak (180 ordu) be batzen ditu. Informazioa: 94 623 25 22.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!