
Eraikuntza osatzen duten sektore guztiak, tradizionalenetatik berritzaileenetara, izango dira datozen egunotan Barakaldoko BECen, besteak beste, honako arloak sustatuz: apainketa eta barne arkitektura, domotika eta klimatizazioa, energia aurreztea eta berreskuratzea, komuneko ontziak eta altzariak. Halaxe jakin eragin dute antolatzaileek.
Erakusketa eremuak osatzeko asmoz, sektorearen elkarte nagusien batzar orokorrak ere egingo ditue eta ‘Construcción e Innovación IV’. Sariak be banatuko ditue azokan erakutsitako produktu/zerbitzu berritzaileenen artean. Bestalde, “erakusketari eta bisitarien iritzi trukea eta aberaste profesionala sustatzeko” bestelako jarduerak eransteko bidean jardunaldi teknikoak ere eratu dituzte.
Egurtek, Egurrezko Arkitekturaren eta Eraikuntzaren 2. Nazioarteko sinopsia ere burutuko dute apirilaren 3 eta 4an, BEC Batzarrak eremuan: 30 enpresa inguruk 3.000 metro koadroko eremua beteko dute.