Hiru ikastaro berri jarriko ditu martxan Behargintzak

Anboto 2008ko mar. 27a, 11:12

Erretirorako prestaketa, Teknologia berriak eta emakumeak, eta, Teknologia berriak eta nagusien egunerokotasuna: hiru ikastaro barri abiatuko ditu Durangaldeko Behargintza-Durangoko Merinaldeko Mankomunitatearen Garapen Agentziak.

Erretirorako prestaketa, Teknologia berriak eta emakumeak, eta, Teknologia berriak eta nagusien egunerokotasuna: hiru ikastaro barri abiatuko ditu Durangaldeko Behargintza-Durangoko Merinaldeko Mankomunitatearen Garapen Agentziak.

Apirilean 1ean hasi eta maiatzaren 8ra arte luzatuko da erretiratzear dauden 55 urte baino gehiagoko pertsonei eta erretiratu berriei zuzendutako Erretirorako prestaketa. Horiexek izango dira landuko dituzten gaiak: osasunaren zaintza, erretirorako prestakuntza, familia eta hartu-eman interpertsonalak, astialdia, denboraren antolaketa eta planifikazioa, eta, errekurtsoak eta baliabideak. Martitzen eta eguenetan izango dira eskolak eta martxoaren 31ra arte eman daiteke izena Behargintzan bertan.

Apirilaren 3an hasiko da 30 urtetik gorako emakumeei begira eratutako Teknologia berriak eta emakumea ikastaroa. Hilaren 23ra bitartean ordenagailuen oinarrizko erabilera ez eze (Windows eta Word), internet eta outlook-en erabilera landuko dituzte; izena emateko azken eguna apirilaren 1a da. Teknologia berriak eta nagusien egunerokotasuna, teknologia berrien erabileran behar besteko ezagutza jaso gura duen 50 urte baino gehiagoko pertsonei zuzenduta eratu dute; apirilaren 8tik ekainaren 3ra bitartean egingo dute eta hilaren 4ra arte eman daiteke izena. Informazio gehiago jasotzeko 94 623 25 23 telefonora deitu daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!