Bekadunen lan baldintzak ikertzeko eskatu du CCOO sindikatuak

Anboto 2008ko mar. 27a, 11:09

Bekadunen lan baldintzak ikertzeko eskatu dio CCOOk Lan Ikuskaritzari, gazte askori “ezkutuko bekak” ematen dizkietela-eta. Lan merkatura sartzen diren gazteei informazioa emateko abiatu duen Ikasi ala lana egiten duzu? kanpainan egin du hori.

Lanean hasi den gazteen %20k “ordaintzen du gezurretako beka baten ordainsaria”, egin duten ikerketaren arabera. Beken helburua ikastea dela gogorarazi dute: “lanaldi osoak egiten dituzte gehienetan, presaka, eta horrela ezin da behar den moduko formaziorik lortu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!