Osakidetzak dio grebak %7ko jarraipena diharduela izaten

Anboto 2008ko mar. 6a, 14:42

Langileen %60 ordezkatzen duten ELA, LAB, UGT eta ESK sindikatuek egun osoko greba deitu dute, gaur, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako osasun zentro publikoetan, aurreko egunetan SAE eta CCOOek ez zutela babestuko esan ondoren; aurretik SATSE eta UTESEk lez.

Osakidetzaren berbetan “normaltasun osoz” dihardute lanean eta batez bestean, %7ko jarraipena izan du grebak (anbulatorioetan %10ekoa; zentro espezializatuetan %6,3koa izan da). Sindikatuak, euren aldetik, grebak izandako jarraipenarekin “gustura” agertu dira.

Sindikatu deitzaileek diotenez lan gatazka “funtsezko arazoak guztiz konpondu arte” luzatuko dela, eta negoziatzen jarraitzeko borondatea berretsi dute. Arazoak konpontzea ahalbidetuko duen proposamenak eskatu dizkiote Osakidetzari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!